ZINE aldizkariaren bigarren alea aurkeztuko dute Tabakaleran

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztuko dute bihar, azaroak 26, Roy Murray zinema ikertzaileak, Arantza Santesteban zinemagile eta ikerlariak, eta Pablo La Parra Elías Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza Sailaren arduradunak, Tabakaleran. Ostean, frankismoaren aurkako borrokan euskal emakumeek izan zuten protagonismoa ardatz duten Les mères espagnoles eta La marche des femmes à Hendaye filmak proiektatuko dituzte. Bi lanak Carole Roussopoulosek eta Ioana Wiederrek 1975ean zuzendu zituzten.