Eta ustekabean, ‘Moonlight’ izan da Oscar sariaren garaile

Hautagaitza gehien zituen filma zen Damien Chazellen La La Land, eta Oscar sarien aurrekari diren Urrezko Globoetan ere nabarmen nagusitu zen. Horregatik, bart gauean ere, protagonista bilakatzeko aukera gehien zituen Emma Stone eta Ryan Gosling buru dituen musikalak, Warren Beatty eta Faye Dunaway aktoreen nahasteak protagonismoa kendu dien arte. Azken unean, Barry Jenkinsen Moonlight dramak eskuratu du film onenaren sari preziatua.

By |2017-03-03T12:35:53+02:0027 otsaila, 2017|

Kritika: ‘La La Land’

Izenburua: La La Land Zuzendaria: Damien Chazelle Urtea: 2016 Herrialdea: AEB Miak (Emma Stone) kafetegi batean egiten du lan, zinema munduko izarretatik gertu. Casting guztietan aurkezten du bere burua, aktore entzutetsu izatea baitu amets. Sebastian (Ryan Gosling) pianista trebe bat da, eta jazz doinuekin maiteminduta dago. Bere kasuan klub bat irekitzearekin egiten du amets, han eta hemen lanean ibiltzen den bitartean. Ametsak amets, Miak eta

By |2017-01-18T11:55:33+02:0018 urtarrila, 2017|

Estreinaldiak: Urtarrilak 13

La La Land (La ciudad de las estrellas) Damien Chazelle (Whiplash) zinegile gaztearen hirugarren luzea da, joan zen asteko Urrezko Globoetan zazpi garaikur eskuratu dituen lana. Emma Stonek eta Ryan Goslingek aktore izan nahi duen Mia ameslariaren eta jazz musikari Sebastiánen arteko maitasun harremanari forma eman diote. Ametsak eta bihotzak suntsitzeagatik ezaguna den Los Angeles hirian euren asmoak betetzen ahaleginduko dira bi gazteak. https://youtu.be/0pdqf4P9MB8 ORM

By |2017-01-19T14:17:18+02:0012 urtarrila, 2017|

‘La La Land’, 2017ko Urrezko Globoetako garaile nagusia

Damien Chanzellen La La Land komedia musikala izan da 74. Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldiko protagonista ukaezina, hautagai zen kategoria guztietako garaikurrak eskuratuta, inoiz Urrezko Globo gehien jaso dituen filma bilakatu baita bart gauean Beverly Hillseko (Los Angeles, AEB) The Beverly Hilton hotelean egin duten galan.

By |2017-02-07T11:31:08+02:009 urtarrila, 2017|

2017ko Urrezko Globoetako hautagaiak aditzera eman dituzte

Oscar sarien aurrekari gisa hartuak diren eta Hollywoodeko Atzerriko Kazetarien Elkarteak banatzen dituen telebista eta zinema estatubatuarreko Urrezko Globoak sariak urtarrilaren 8an banatuko dituzte Beverly Hillseko (Los Angeles, AEB) The Beverly Hilton hotelean. Kinielak egiten has zaitezkete, 74. edizioko hautagaien zerrenda ezagutarazi baitute.

By |2016-12-23T16:47:13+02:0013 abendua, 2016|
Go to Top