Bi euskal ekoizpen garatuko dituzte La Incubadora programan

Bi euskal ekoizpenek ECAMen aurrera eramandako The Screen proiektuko La Incubadora programan parte hartuko dute. Madrilgo zinema eskolak jakinarazi berri duenez, bost lan hautatu dituzte aurtengo ediziorako, eta horien artean daude Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 especies de abejas eta Mintxo Díazek ekoiztutako Los quinquis filmak.