Pixel ekoizpen etxeak gauzatuko du Donostia 2016ren ‘Prime Time’ proiektua

Andoaingo ekoizpen etxe Pixel izan da Donostia 2016k ekainean kaleratu zuen Prime Time deialdiko irabazlea. Kultura edukiak eta masa-audientzia uztartuko dituen telebista saioa egingo dute, eta EiTBn eskainiko dute. Proiektuak La cápsula izango du izena.