‘El aleteo de la mariposa’ eta ‘La Bonheur’ lanak emango ditu FAS Zineklubak

Pandemiak eraginda streaming bidezko saioak eskaintzera behartuta egon ostean, Bilboko Fas Zineklubak aurrez aurreko emanaldiak berreskuratu zituen uztaila hasieran, eta orain berriz, 2020-2021 denboraldiari ekiteko prest azaldu dira. Irailaren 24an proiektatu zuten ikasturte berriko lehenengo filma, eta gaur bertan ekimenak jarraipena izango du. Ana Serna eta Paula Iglesiasen El aleteo de la mariposa film laburra aurrena, eta Agnes Varda zinegile frantziarraren La Bonheur lana emango