Bagerako Zineforuma martxan, urritik aurrera

Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak zineforuma abiatuko du udazken honetan. Hilean behin egingo dituzte emanaldiak, eta euskaraz sortutako zein euskarara ekarritako (bikoizketaren bidez edo azpidatziekin) lanak proiektatuko dituzte Koldo Mitxelenan. Lehen saioa urriaren 15ean, asteartea, egingo dute, eta La belle saison (Udako amodioa, Catherine Corsini, 2015) film frantziarra emango dute.

By |2019-10-10T10:27:11+02:009 urria, 2019|

Feminismoan maitemintzea

Azken bolada honetan emakumeak protagonista dituzten film dezente egon dira ikusgai gure zinema aretoetan. Emakumeon istorio bat eta gure eskubideen aldarrikapena pantaila handian ikusteko aukera izan genuen, esaterako, Suffragette filmean; XX. mende hasierako mugimendu feministaren historia azalduko du Sarah Gavronen lanak. Halako filmek emakumeen historia erakusteko balio dute, testu-liburuetan erakusten ez den historia. Izan ere, emakumeak ezkutatuta geratu ohi dira, eta feminismoak lortutako eskubide sozialak nondik

By |2017-03-27T14:07:21+02:009 abuztua, 2016|

Estreinaldiak: Uztailak 1

La belle saison Iazko Cesar sarietan emakumezko aktore eta taldeko emakumezko aktore onenen kategorietan proposatu zituzten Cécile de France eta Izïa Higelin gazteak Catherine Corsiniren La belle saison filmean egindako lanagatik. Filmak 1971ko Parisera eramango gaitu, eta Delphine eta Carole gazteen maitasun istorioa pantailaratuko digu. Lehena nekazal herri batetik helduko da hiriburura, independentzia ekonomikoa lortzera. Isila da, eta badaki emakumeak gustuko dituela. Bigarrena, aldiz, mugimendu

By |2016-06-30T07:46:11+02:0030 ekaina, 2016|
Go to Top