Elena Irureta aktorearen urtebetetzea da gaur

Elena Irureta aktore zumaiarrak 60 urte betetzen ditu gaur. Telebistan, zineman zein antzerkian ibilbide oparoa egin duen eta egiten ari den profesionalaren azken lanak Algo que celebrar telesaila eta Koldo Serraren Gernika film luzea izan dira.