Trantsizio garaiko Zinemaldiari buruzko erakusketa aurkeztu dute

Donostia Zinemaldiak, Kutxa Fundazioak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985) erakusketa inauguratu berri dute. Tabakalera zentroko laugarren solairuan dago kokatua, Kutxa Kultur Plazan, eta 2022ko otsailaren 20ra arte egongo da ikusgai.

By |2021-12-16T14:10:39+02:0016 abendua, 2021|

‘Baginen bagara’ erakusketaren baitan bi zinema saio prestatu dituzte

Baginen bagara. Artista emakumeak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketaren baitan, zinema saio bana antolatu du San Telmo Museoak abenduaren 11 eta urtarrilaren 12rako. Batetik, haurrentzako film laburrak proiektatuko dituzte; bestetik, arte feminista estatubatuarrari buruzko film dokumental berezia deskubritzeko tartea egongo da.

By |2021-12-03T14:49:08+02:007 abendua, 2021|

‘Zinemaldia 70’ ikerketaren III. programa aurkeztuko du EQZEk

Donostia Zinemaldiaren historiako lehen hiru hamarkadetan emakumeak irudikatzeko eta ezkutatzeko erabilitako mekanismoak aztertuko dituzte abenduaren 4an, Tabakalerako zinema aretoan. Izan ere, Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuko hirugarren programa publikoa aurkeztuko dute: Kontatzeko beste modu bat: emakumeen presentziak, absentziak eta irudikapenak Donostia Zinemaldian (1953-1978).

By |2021-11-30T10:33:30+02:0030 azaroa, 2021|

Zinemaldiaren lehen urteetako «beste begirada batzuk»

Lehen Urratsak. Beste begirada batzuk Donostia Zinemaldiaren historia bisualari (1953-1970) erakusketa zabalduko dute gaur gaur Kutxa Kultur Plaza aretoan, Tabakalerako laugarren solairuan. Donostia Zinemaldiak, Kutxa Fundazioak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatu dute erakusketa, eta berrogeita hamar urtetik gorako hogeita hamar irudi bilduko ditu.

By |2021-02-24T14:22:04+02:0024 otsaila, 2021|

‘Zinemaldia 70’ proiektuaren 2. atala aurkeztuko dute Tabakaleran

Elias Querejeta Zine Eskolak eta Donostia Zinemaldiak, Tabakalerarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuaren bigarren emaitzak ezagutaraziko dituzte abenduaren 4an, ostirala, herritarrei zuzendutako saioan. Jaialdiak zentsura frankistarekin zuen erlazioa du aztergai proiektuak.

By |2020-11-26T13:28:32+02:0026 azaroa, 2020|

Tabakalera, zinearen Donostiako topalekua

Iragan ostiralean, irailak 11, zabaldu zituen ateak Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, eta jende andana hurbildu zen inaugurazio ekitaldira. 37.000 metro karratuko azalera duen eraikinak baina, Tabakalera kultur proiektuaz gain, beste hainbat erakunde eta ekimen pribatu ere hartuko ditu, tartean , Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Zineuskadi erakundeak, kultur zentro berria zinemaz jantziz.

By |2015-09-18T08:05:37+02:0014 iraila, 2015|

Teknologia berriei buruzko gazteentzako lau ikastaro eskainiko dituzte udan Centak eta Kutxa Fundazioak

Argazkia: Helgi Halldorsson Centa eskolaren eta Kutxabank Fundazioaren arteko elkarlanari esker, gazteei zuzendutako lau ikastaro eskainiko dituzte udan: Bideoklip tailerra, Scratch tailerra, Mugikorretarako Albiste Kanalen sorkuntza tailerra eta TimeLapse tailerra.

By |2015-04-17T17:04:26+02:0015 apirila, 2015|
Go to Top