Kutsidazu 371. ‘IÑIGO CABACAS. CRÓNICA DE UNA HERIDA ABIERTA’

Zuzendaria: Karlos Trijueque Urtea: 2013 Iraupena: 66 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas hil zuenetik urtebete igaro zenean, gau hartan gertatutakoa berreraiki nahi izan zuen Karlos Trijueque zuzendariak. Egilearen hitzetan, gertakaria deskribatzeaz gain, “jazotakoa argitzea eta erantzukizunak eskatzea” izan zen dokumentalaren helburua. Kontakizun ikaragarria, inoiz ikusi gabeko lekukotza eta irudiekin. Joan dira jada hamabi urte: Athletic Europa Ligan zegoen, osteguna zen, eta Schalke 04

By |2024-04-12T15:02:04+02:0012 apirila, 2024|

Kutsidazu 370. ‘NON DAGO MIKEL?’

Zuzendariak: Miguel Angel Llamas ‘Pitu’ eta Amaia Merino Urtea: 2020 Iraupena: 80 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Guardia Zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren ikus-entzunezko kronika egiten du, dokumental formatuan. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin

By |2024-04-05T10:53:54+02:005 apirila, 2024|

Kutsidazu 367. ‘OIHALETXEA’

Zuzendaria: Lander Garro Urtea: 2024 Iraupena: 33 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Martxoaren 14tik 24ra bitartean Irundik Baionara ospatzen ari den 23. KORRIKAk Azterketak Euskaraz kolektiboa izango du omendu nagusia eta, hain zuzen ere, beronen lana aitortzeko asmoz sortu du Lander Garro zinemagile hendaiarrak OIHALETXEA dokumentala. Azterketak euskaraz kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jasotzen ditu. https://youtu.be/pTcuRm3cbts

By |2024-03-15T11:34:30+02:0015 martxoa, 2024|

Kutsidazu 365. ‘NO COUNTRY FOR OLD MEN’

Zuzendaria: Joel Coen, Ethan Coen Urtea: 2007 Iraupena: 122 min. Herrialdea: AEB Generoa: Thrillerra, drama, roadmovie 1980an, Texasko mugan, Ibai Handitik gertu. Llewelyn Moss (Josh Brolin) antilope ehiztariak balaz jositako gizon batzuk, heroina kargamentu bat eta bi milioi dolar eskudirutan aurkituko ditu… Ibilgailuaren jabetza bereganatu eta handik ihes egitea iritziko du onena, erabaki horren eragina zein izan daitekeen neurtu gabe. Cormac McCarthy idazleak 2005an argitaratutako izen bereko

By |2024-03-01T13:21:24+02:001 martxoa, 2024|

Kutsidazu 364. ‘918 GAU’

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Iraupena: 65 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala 2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia

By |2024-02-23T12:29:33+02:0023 otsaila, 2024|

Kutsidazu 363. ‘IN THE MOOD FOR LOVE’

Zuzendaria: Wong Kar-Wai Urtea: 2000 Iraupena: 95 min. Herrialdea:  Hong Kong Generoa: Erromantzea | Drama | 60ko hamarkada Hong Kong, 1962. Chow, tokiko egunkari bateko erredaktore burua, bere emaztearekin Shanghaitik iritsitako bizilagunez beteriko eraikin batera joan da bizitzera. Bertan, Li-zhen ezagutuko du, bere senarrarekin eraikin berean bizitzen jarri berri den neska gaztea. Esportazio-enpresa bateko idazkaria da, eta senarra kanpoan du etengabe, negozio-bidaian. Chowren emaztea ere

By |2024-02-16T13:14:08+02:0016 otsaila, 2024|

Kutsidazu 362. ‘THE COLOR PURPLE’

Zuzendaria: Steven Spielberg Urtea: 1985 Iraupena: 147 min. Herrialdea:  AEB Generoa: Drama | Arrazismoa | Esklabismoa Celie neska afroamerikar gaztearen bizitza, XX. mendearen hasieran. Celiek 14 urte ditu eta haurdun dago, bere aita denak bortxatu ondoren. Une horretatik abiatuta, protagonistak hogeita hamar urtez pilatuko dituen bizipenak -guztiak gertaera esklabistetan oinarriturikoak- jasoko ditu filmak. Alice Walkerrek 1983an aurkezturiko - Pulitzer Saria irabazi zuen- izen bereko eleberrian oinarrituta

By |2024-02-09T11:01:16+02:009 otsaila, 2024|

Kutsidazu 361. ‘MONSTER’

Zuzendaria: Patty Jenkins Urtea: 2003 Iraupena: 110 min. Herrialdea:  AEB Generoa: Drama | Prostituzioa | 80ko hamarkada Istorio erreal batean oinarrituriko filma. Aileen Wuornos (Charlize Theron) gehiegikeriaz betetako haurtzaro tragiko baten biktima da, berehala maiteminduko da Selbyrekin, taberna batean ezagutuko duen neska gaztearekin. Bere partetik, Selby Wall (Christina Ricci),  izebarekin bizi da, bere gurasoek "homosexualitatea sendatu arte" etxetik bidali eta gero. Bizitzeko arrazoi bat aurkituko dute

By |2024-02-02T13:06:41+02:002 otsaila, 2024|

Kutsidazu 360. ‘ACE IN THE HOLE’

Zuzendaria: Billy Wilder Urtea: 1951 Iraupena: 111 min. Herrialdea:  AEB Generoa: Drama | Zinema beltza | Kazetaritza Charles Tatum eskrupulurik gabeko kazetaria da, eta bolada txarra bizi du alkoholarekiko duen mendekotasuna dela eta. Hori dela eta, Mexiko Berriko egunkari txiki batean lan egiten hasi behar izan du. Meatzari indiar bat tunel batean harrapatuta geratzen denean, Tatumek kazetaritzaren munduan berriro arrakasta izateko aukera ikusten du. Hala,

By |2024-01-26T16:01:20+02:0026 urtarrila, 2024|

Kutsidazu 359. ‘EL TAMBOR DE HOJALATA’

Zuzendaria: Volker Schlöndorff Urtea: 1979 Iraupena: 142 min. Herrialdea:  Alemaniako Errepublika Federala (RFA) Generoa: Drama | II. Mundu Gerra | Nazismoa Bere hirugarren urtebetetze eguna erabakigarria izango da Oskarren bizitzan. Hazteari uzteko erabakia hartzeaz gain, latorrizko bere lehen danborra jasoko du, hain zuzen ere, bere bizitza osorako bere alboan edukiko duen objektua. Günter Grass idazle eta literaturako Nobel saridunaren izen bereko eleberri ospetsuan oinarrituta zuzendu

By |2024-01-19T16:01:25+02:0019 urtarrila, 2024|
Go to Top