Filma! Bidaia eta Abentura zinema zikloa maiatzera atzeratu dute

Donostiako Kursaal egoitzan egitekoa zen Filma! Bidaia eta Abentura zinema zikloa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Martxoaren 13tik 15era bitartean Sevatour Azokaren baitan, nazioarteko lau film eskaintzea zuten Sevatourrek eta Mendi Tourrak aurreikusita, baina osasun agintaritzak igorritako aholkuak jarraituz, lehenengoz egitekoa zen zinema zikloa maiatzera atzeratuko dute.

By |2020-03-11T11:51:10+02:0011 martxoa, 2020|

9 egun, 35 pelikula, 26 kritika

Gogoan dut orain dela urte dezente -ez dakit zenbat izango nituen, baina txikia behar nuen izan-, telefono mugikor smart eta galaktikoen aitzindari izan ziren, eta jatorriz, dei egitea beste funtziorik ia ez zuten tamaina handiko aparatu soil horietan, bazela denbora-pasarako aplikazio txiki bat: Tetris-a. Forma anitzetako blokeak era batera zein bestera konbinatuz, pantailako hutsune guztiak betetzea zuen helburu. Horretarako, hurrengo pieza zein izango zen ere

By |2018-10-17T09:34:51+02:0016 urria, 2018|

Danny DeVitok jasoko du aurtengo Zinemaldian bigarren Donostia Saria

Donostia Zinemaldiak jatorri italiarreko Danny DeVito aktore, zuzendari eta produktore estatubatuarrari emango dio aurtengo bigarren Donostia Saria. Ekitaldia irailaren 22an, larunbatean, egingo dute, Rodrigo Sorogoyenen El Reino filmaren proiekzioaren aurretik. Hurrengo egunean, irailaren 23an, ahots-aktore gisa parte hartu duen Smallfoot animaziozko filma aurkeztuko dute Belodromoa.

By |2018-08-20T12:06:37+02:0020 abuztua, 2018|

Hollywoodeko soinu banda arrakastatsuak, Kursaalen entzungai

Larunbat honetan, urtarrilak 7, Cinema Simphony Orchestraren eskutik, pelikula arrakastatsuen soinu bandez gozatzeko aukera izango da Kursaalean. Zita arratsaldeko 21:00etan izango da, Kursaaleko Kameraren salan. Zine aretoetatik irten eta sala sinfonikoan murgilduko dira Hollywoodeko dozena bat film klasiko, tartean, Ghostbusters (Cazafantasmas, Ivan Reitman, 1984), Gladiator (Ridley Scott, 2000), Back to the Future (Robert Zemeckis, 1985), E.T. The Extra-Terrestrial (Steven Spielberg, 1982), Rocky (John G. Avildsen, 1976), Conan

By |2019-05-22T09:37:58+02:004 urtarrila, 2017|

Filmetako soinu bandak, Kursaalen

http://youtu.be/xS3x6_QMwYY Game of Thrones, The Lord of the Ring, Ben-Hur, Harry Potter, Caribbean Pirates, Star Wars edota Forrest Gump bezalako filmetako soinu bandak entzunaraziko ditu Espainiako Film Symphony Orchestrak urriaren 25ean, larunbata, Donostiako Kursaalen. 70 musikari inguruk osatutako proiektu berritzailea da Film Symphony Orchestra. Constantino Martínez Orts orkestra zuzendari valentziarrak gidatzen du taldea, eta soilik zinemarekin lotura duten kantak eskaintzen dituzte euren kontzertuetan. Superman, Up!,

By |2019-05-22T10:03:59+02:0017 urria, 2014|
Go to Top