Kontzertu berezia eskainiko du EOSak aurten ere Belodromoan, Donostia Zinemaldiaren baitan

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak soinu banden kontzertua antolatuko dute aurten ere irailaren 22an, Belodromoan. Musika emanaldi soil bat izateaz urrun, hautatuko filmen eszenen muntaketa berezi batek jarraituko dio Fernando Velázquez musikagile bizkaitarraren gidaritzapean interpretatuko diren obrei.