EJren ikus-entzunezko ekoizpenerako diru-laguntzen deialdia zabalik da
Eusko Jaurlaritzak 2025eko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu du. 8.828.000€ banatuko dira, film luzeak, film laburrak eta serieak ekoizteko, aurreko ekitaldian baino 1,5 milioi gehiago.