Josu Martinez zinemagilea, Udako Ola egonaldiaren III. edizioan

Aurkeztu dute Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa, euskal kulturaren transmisioaren inguruko gazteentzako sormen egonaldia. Parte-hartzaileek hainbat diziplinatan esperimentatzeko aukera izango dute, arloko profesionalen eta erreferenteen eskutik; irudiari dagokionean, Josu Martinez zinemagilea izango dute gidari.