Euskalitek film laburren jaialdia antolatuko du, laugarrenez

Euskalit Kudeaketa Aurreratua sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren babespean sortutako taldeak film laburren 4. jaialdia egingo du 2020ko urriaren 19tik 30era bitartean. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan antolatuko dute, eta lan guztiak webgunean jarriko dituzte ikusgai.