Kritika: ‘La familia sumergida’

Zuzendaria: Maria Alche Urtea: 2018 Herrialdea: Argentina/Brasil/Alemania/Norvegia Maria Alchek zuzendutako lehen filma da FAMILIA SUMERGIDA: familia oroitzapenen eta harremanen inguruko gogoeta islatzen duena. Alché bazen jadanik ezaguna zinema argentinarrean, bai Lucrecia Martelen LA NIÑA SANTA filmean protagonistaren lana egin zuelako, eta baita zinema-jaialdietan sarituak izan diren hainbat film labur zuzendu dituelako ere. Orain, lehen film luze honek, nazioarteko bultzada eman dio, eta kritikak etorkizun oparoa