9 egun, 35 pelikula, 26 kritika

Gogoan dut orain dela urte dezente -ez dakit zenbat izango nituen, baina txikia behar nuen izan-, telefono mugikor smart eta galaktikoen aitzindari izan ziren, eta jatorriz, dei egitea beste funtziorik ia ez zuten tamaina handiko aparatu soil horietan, bazela denbora-pasarako aplikazio txiki bat: Tetris-a. Forma anitzetako blokeak era batera zein bestera konbinatuz, pantailako hutsune guztiak betetzea zuen helburu. Horretarako, hurrengo pieza zein izango zen ere