‘The Lost Daughter’: Pertsonaia konplexuak arazo konplexuentzat

Zuzendaria: Maggie Gyllenhaal Urtea: 2021 Herrialdea: AEB -Pertsonaia konplexuak arazo konplexuentzat- Ez da erraza izaten pertsonaiekiko jarrera-hartze manikeorik egin nahi ez duen film politiko bat aurkitzea. Agian manikeismo horixe da, izan ere, biolentzia estrukturalak dauden bezala uzteko sistemari gehien interesatzen zaiona: balorazio etikoak banakakoen ekintzetara bakarrik murriztea (bai errealitatean eta bai fikzioan). Hala ere, perspektiba feminista batetik abiatuz gero behintzat, susma daiteke injustizia askok giza

By |2022-01-19T11:09:35+02:0019 urtarrila, 2022|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Akelarre’, ‘Nora’ eta ‘Slow Singing’

Ziurgabetasuna da hitza. Behin eta berriz irakurri dugu hedabide eta arduradunen artean. Malagako Zinema Jaialdia atzeratu eta oraintsu bukatu da, printzipioz, segurtasun neurri eta protokoloak zorrotz bete ostean kasu positiborik gabeko ekitaldia izanik. Veneziako Mostra izan da hurrengo erronka nagusia, erabakigarriagoa akaso, eta badirudi ez dela ezustekorik izan. Hurrengo hitzordua, Donostia Zinemaldia. Dagoeneko martxan da 68. edizioa, eta aipatutako aurrekarien bide berbera jarrai dezan opa

By |2020-09-25T22:07:50+02:0019 iraila, 2020|

Ixone Santamariak irabazi du VI. Kritika Lehiaketa!

Sara Hernandez Askasibar kideari erreleboa hartuta, ekainetik aurrera Ixone Santamaria gasteiztarra izango da Zinea atariko kritikari berria.  Iratxe Fresneda Delgado euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Jara Ayucar Zineuskadi elkartearen ordezkariak, eta Donostiako Kresala Zineklubeko lantaldeak osatutako epaimahaiak Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa (2019) filmari buruz idatzitako testua saritu du.

By |2020-05-25T21:23:23+02:0025 maiatza, 2020|

VI. Kritika Lehiaketa

Maiatzaren 1ean itxi genuen VI. Kritika Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Salbuespen egoera bizi badugu ere, hamasei lan jaso ditugu orotara. Ederra izan da horiek guztiak irakurtzea, zinez. Mila esker guztiei.

By |2020-05-07T13:40:20+02:007 maiatza, 2020|

‘Arima’: Errealitatea irudimenean murgiltzen denean

Izenburua: Arima Zuzendaria: Jaione Camborda Urtea: 2019   Jaione Camborda zuzendariaren lehen film luzea da, eta errealitatea, irudimena eta ametsak bateratzen ditu lau emakume eta neskatxa baten inguruko istorio honetan. Bi gizon ezezagun azalduko dira protagonista hauen tartean, eta beldurra eta desirak sortuko dituzte. Lehena, kalean zauriturik ageri den gizon bat da, eta bigarrena, mamu edo espiritu bat. Ez dago garbi egiazkoa den edo ez.

By |2020-02-07T13:21:29+02:007 otsaila, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘Lursaguak’ + ‘Urpean lurra’

Urteko gainerakoak ez bezala, bizia eta jendetsua izan ohi da Zinemaldiko igandea. Hirurogeita hamar proiekziotik gora dituen eguneko programazioan, gozatua da aretoak betetzen direla ikustea. Are gehiago, irrika sortzen duten filmok euskal zigilua badaramate. Narrazio bide konbentzionaletatik at, istorioak kontatzeko modu berriek beren bidea dutela erakutsiz, P2 aretoa bete dute gaur Izibene Oñederra eta Maddi Barberren lanek, publiko aurrean egindako hirugarren emanaldia izan denean. Zabaltegi-Tabakalera

By |2019-09-23T22:04:22+02:0022 iraila, 2019|

Martxan da V.Kritika Lehiaketa

Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, bosgarren urtez jarraian, hemen baita Zinea atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta eta Zigor Etxebeste izan ditugu gurekin lanean, eta orain, 2019ko ekainetik urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi dugu.

By |2019-05-24T12:48:06+02:0013 maiatza, 2019|

Kritika: ‘Roma’

Zuzendaria: Alfonso Cuarón Urtea: 2018 Herrialdea: Mexiko –Mexikar erretratu kutuna, Netflixen bitartez– Mexikar zineak 1936tik 1959ra bitartean Urrezko Aro bat izan zuela esan ohi da, eta uberari jarraiki, zine historialari eta kritikari askok 2000tik aurrera beste berpizkunde bat ikusi dute, bertoko zinegile batzuk nazioartean izandako arrakasta eta oihartzunari lotutakoa. Hor ditugu Alejandro González Iñarritu, Guillermo del Toro, Carlos Reygadas, Michel Franco, Amat Escalante edo Tatiana

By |2018-12-12T11:28:53+02:0012 abendua, 2018|
Go to Top