‘UN SILENCE’: Isiltasunaren morala

Zuzendaria: Joachim Lafosse Urtea: 2023 Herrialdea: Belgika Saila: Sail ofiziala Iazko edizioan Urrezko Maskorraren lehian izan zen Sparta filmean Ulrich Seidl zuzendari austriarrak proposatzen zuen degradazio fisiko eta mentaletik oso urruti, haur pornografia ardatz duen guztiz bestelako pelikula erakutsi du Joachim Lafosse belgikarrak sail ofizialean. Senarraren portaerak isilpean gordeta dituen Astrid da protagonista, 25 urteren ostean, baina, familiaren egonkortasuna kolokan jarriko dute bikotearen seme-alabek ahotsa

By |2023-10-02T15:40:14+02:0025 iraila, 2023|

‘ALL DIRT ROADS TASTE OF SALT’: Arriskua txalotzeko, eskuak

Zuzendaria: Raven Jackson Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Saila: SAIL OFIZIALA Aspaldiko ezaguna dugu Raven Jackson Donostia inguruan. NEST - Zinema-ikasleen Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako partaide izan zen 2018an Nettles (2018) lanarekin eta, ostean, Ikusmira Berriak programako egoiliar gisa garatu zuen 71. edizio honetan aurkeztu duen All Dirt Roads Taste of Salt film poetikoa. Zinemagilea baino lehenago, poeta eta argazkilaria da Tennesseekoa, eta erraz koka daiteke ikus-entzunezko pieza hau ohiko

By |2023-09-25T11:49:36+02:0025 iraila, 2023|

‘MMXX’: Giza-izaeraren zulo sakonenera bidaia

Zuzendaria: Cristi Puiu Urtea: 2023 Herrialdea: Errumania Saila: SAIL OFIZIALA Moartea domnului Lăzărescu (2005), Sieranevada (2016) edota Malmkrog (2020) filmekin nazioartean ezagun eta miresmen handiko autore bilakatu da Cristi Puiu zinemagile errumaniarra zalantzarik gabe. Bada, horietan jorratutako gaiak  eta konfliktoak berrartuz, gizabanakoaren axolagabetasuna, egozketa, berekoikeria eta indiferentzia kolektiboa jarri ditu beste behin sortzaileak erdigunean. Beti bezain kritiko, krudel eta zorrotz, giza-izaeraren zulo sakonenera eramango gaitu MMXX bere

By |2023-10-02T15:40:24+02:0025 iraila, 2023|

‘LAS BUENAS COMPAÑÍAS’: Askatasun sozial, politiko eta sexualaren defentsa

Zuzendaria: Silvia Munt Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Nuria Casalek eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako 2015eko izen bereko film laburraren ildoa jarraituz, Errenteriako Emakumeen Taldearen testigantzak eta bizipenak oinarrituta ondu du Silvia Munt zinemagile kataluniarrak Las buenas compañías bere fikziozko lan berriena. 1977ko udara eramango gaitu, eta 16 urteko Bearen begiradatik, bizitzaren loraldian dagoen gazteriaren askatasun nahia izango du aldarri. Soziala, politikoa eta sexuala.

By |2023-10-02T15:40:32+02:0025 iraila, 2023|

‘SULTANA’S DREAM (SULTANAREN AMETSA)’: Milaka isilune

Zuzendaria: Isabel Herguera Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Saila: SAIL OFIZIALA Isabel Herguera artista, zuzendari eta ekoizleak Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean egin du debuta bere lehen film luzearekin, Sultana’s dream (Sultanaren ametsa). Sail honetan animaziozko film bat aurkeztuko duen lehen emakumea da, gainera. Hori litzateke, beraz, filmari aurrez aitortu beharreko lorpen bikoitza. Zuzendariak berak aitortu duenez, filmaren ideia "kasualitatez” heldu zitzaion, Indiako arte-galeria batean Sultana's Dream

By |2023-09-24T13:11:04+02:0024 iraila, 2023|

‘KALAK’: Ihes egitea zer den

Zuzendaria: Isabella Eklöf Urtea: 2023 Herrialdea: Danimarka, Suedia, Norvegia, Finlandia, Groenlandia, Herbehereak Saila: SAIL OFIZIALA Janek bere buruarengandik ihes egingo du, aitak sexualki eraso baitio. Groenlandian bizi da bere familia txikiarekin, baina kultura ireki eta kolektibistaren parte izateko irrikan dago, kalak (groenlandiar zikin edo ) bihurtzeko. Isabela Eklof (Border filmeko gidoilaria) zuzendariak sinatutako filmaren lehen bi sekuentziak perturbadoreak dira, indartsuak, eta badirudi handia datorkigula gainera. Filmak, ordea, sigi-sagaka

By |2023-09-24T13:21:57+02:0024 iraila, 2023|

‘SICA’: Itsasoak irentsitako arimen ahotsa entzun egiten da

Zuzendaria: Carla Subirana Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Saila: MADE IN SPAIN Kostaldeko herri arrantzaleetan bizi direnek oso gertuko sentituko duten istorioa dakar Sicak. Galiziako Costa da Morte edo Heriotzaren kostan girotuta, filmari izena ematen dion neskaren ikusmiratik heldu dio Carla Subirana zinema zuzendari kataluniarrak “itsasoak irentsitako arimen” memoria oratzeari. Aitaren desagerpenari arrazoizko azalpena eman nahian, batean zein bestean erantzun bila arituko den gazteak isiltasuna, misterioa

By |2023-10-02T15:40:50+02:0024 iraila, 2023|

‘MISIÓN A MARTE’: Ta zer ez da berdin!

Zuzendaria: Amat Vallmajor del Pozo Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Brian De Palmak 2000. urtean zuzendutako odisea galaktikoaren izenburua berreskuratuz, Martera bidean jarri gaitu Amat Vallmajor del Pozo zinemagile kataluniarrak bere opera primarekin. Zientzia fikzioa, drama familiarra eta surrealismoa uztartzen dituen, eta Elias Querejeta Zine Eskolan sorkuntza masterreko ikasle izanik garatu duen proiektua Berlingo Kritikarien 9. Astean aurkeztu zuen iragan otsailean, Berlinaleko programazio ofizialaren

By |2023-10-02T15:41:00+02:0024 iraila, 2023|

‘TETUÁN’: Denok gara hangoak eta hemengoak

Zuzendaria: Iratxe Fresneda Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Iratxe Fresneda irakasle, ikerlari eta zuzendariak bere erregistroaren trilogiaren borobiltzea aurkeztu zuen Bilboko 64.ZINEBI jaialdian, Irrintziaren oihartzunak eta Lurralde hotzak-en osagarri den Tetuán dokumentalarekin, eta hala, beste hainbat ezaugarri eta lurralde komunen artean, foku jeneralistaren idatzietatik aparte geratzen diren istorioen arrastoa pantailaratzea lortu du egile bizkaitarrak. Tetuán-en bitartez migrazioen inguruko hausnarketa irmo eta boteretsua eraikitzen

By |2023-10-02T15:41:10+02:0024 iraila, 2023|

‘FINGERNAILS’: Maitasunean bihotzak agindu beharko lukeenean

Zuzendaria: Christos Nikou Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Saila: SAIL OFIZIALA Maitasuna. Amour, frantsesez, hizkuntzarik erotikoenean. Hitz potoloa da, inondik inora ere, literaturan zein gainerako arteetan sortzaileek inspirazio eta eztabaidagai izan dutena; eta orain, aplikazio digitalek ere aldarrikatzen dutena. Tinder eta antzekoak kasu. Bada, pauso bat haratago doa Christos Nikou greziarrak aurkeztu digun filma, algoritmoek elkartutako bikoteak zaharkituta geratu direlakoan, horiek benetan maiteminduta daudela ziurtatzen dituzten

By |2023-10-02T15:41:23+02:0024 iraila, 2023|
Go to Top