‘Crimes of the future’: Gizakion barrenak

Zuzendaria: David Cronenberg Urtea: 2022 Herrialdea: Kanada   -Gizakion barrenak- David Cronenbergek Zinemaldiko Donostia Saria jaso berritan iritsi zaigu, horren egoki, Cronenberg 'zaharra'-ren (alegia, gaztearen) itzulera. Iragan mendean eginiko pelikuletan eraikiriko sormen filmiko izugarri horretan, Cromosoma 3, Videodrome edo Crash bezalako filmetan baliatu zuen haragi berriaren kontzeptu berritzaile hura tarteko, giza gorputza beste dimentsio batetan ezartzen zuen. XXI. mendean pelikula psikologikoagoak eraiki dituen heinean (A

By |2022-10-03T09:26:55+02:0028 iraila, 2022|

‘WALK UP’: Betiko Hong

Zuzendaria: Hong Sangsoo Urtea: 2022 Herrialdea: Hego Korea Saila: SAIL OFIZIALA Mahai bat, bizpahiru pertsonaia eta alkohol asko. Nork ez luke Hong Sangsooren film bat identifikatuko? Erritmo nekaezinean, urtero bi pelikula sortzera ere iristen den zinemagile hegokorearrak Walk Up aurkeztu du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, bere estilo puru eta minimalistaren azken erakustaldia. Eta erakustaldia diot, ez maisulana iruditu zaidalako, bere planteamendu estetikoaren enegarren adibidea delako

By |2022-09-24T11:00:56+02:0024 iraila, 2022|

‘KONG XIU/A WOMAN’: Emoziorik gabeko kanpo-begirada

Zuzendaria: Wang Chao Urtea: 2022 Herrialdea: Txina Saila: SAIL OFIZIALA XX. mendeko 60ko hamarkadaren amaieratik 80ko hamarkadaren hasierara arte bizitakoak kontatuko ditu Zhang Xiu Zhen idazleak Dream eleberri autobiografikoan -emakume langile arrunt batek dituen lan-baldintzak, bi senarrekin izandako gorabeherak eta pairatutako tratu-txarrak, eta idazle bihurtu arteko aldia-, eta protagonistarekin guztiz identifikatuta sentituz, Wang Chao zinemagileak pantaila handira ekarri du haren egokitzapena: “Liburua irakurri nuenean nire gurasoak ekarri

By |2022-09-24T11:50:08+02:0024 iraila, 2022|

‘CINCO LOBITOS’: Norbaitek eutsi behar dio

Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azua Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria, Espainia Saila: ZINEMIRA (Itxiera filma, lehiaz kanpo)   Amatasunaren eta zaintzaren haritik tiraka sortu du Ruiz de Azuak Cinco lobitos film laudatua. Laia Costa du protagonista. Ama izan berri den eta nola jokatu behar duen ez dakien Amaiaren paperean ikusiko dugu, eta Susi Sanchez Goya sariaren irabazleak bete du Begoña amaren papera; Ramon Bareak Koldo aitarena. Horrez gain,

By |2022-09-23T14:48:53+02:0023 iraila, 2022|

‘A LOS LIBROS Y LAS MUJERES CANTO’: Kantatu eta kontatu

Zuzendaria: Maria Elorza Deias Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila:  ZUZENDARI BERRIAK Emakume bati Avioneta (hegazkin txiki) izena jarri nahi izan zioten. Beste batek liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Beste batek etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek disertazioak entzuten dituzte lanean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte. Horiei guztiei kantatzen diet. Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume-armada anonimo batek liburuak

By |2022-09-24T12:01:43+02:0023 iraila, 2022|

‘CARVÃO/CHARCOAL’: Ikatza bezain beltz

Zuzendaria: Carolina Markowicz Urtea: 2022 Herrialdea: Brasil-Argentina Saila: HORIZONTES LATINOS Charcoal-ek tentsio desberdinen inguruan eraiki nahi du bere izaera, eta oreka anitz hauei eustea ez da erronka makala izango. Aspektu batzuetan garaile aterako da, besteetan ez horrenbeste. Zinemaldira  Torontoko jaialditik iritsi den pelikulak familia bateko bizimodua du ardatz, Sao Paulo kanpoaldeko zonalde txiroan bizi dena. Ume txikia gurasoekin eta amaren aitarekin bizi da, nahiz eta

By |2022-09-22T12:50:14+02:0022 iraila, 2022|

‘LOS REYES DEL MUNDO’: Kalekume kolonbiarren esperantza itoa

Zuzendaria: Laura Mora Urtea: 2022 Herrialdea: Kolonbia - Luxemburgo - Frantzia - Mexiko - Norvegia Saila: SAIL OFIZIALA Matar a Jesus (2017) filmarekin Donostia Zinemaldiko New Directors sailean arrakasta ezagutu ostean, Laura Mora kolonbiarra 70. edizioko Urrezko Maskorra irabazteko hautagai sendoa bilakatu da. Los reyes del mundo aurkeztu du, esperantza izan bai, baina infernura kondenaturik dauden bost kale-mutilen istorioa. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano

By |2022-09-22T10:44:47+02:0022 iraila, 2022|

‘BI ARNAS: Itxi gabeko zauri baten erditzea

Zuzendaria: Jon Mikel Fernandez Elorz Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Herritarren ekarmenez finantzatuta, eta Borda Gorri Produkzioak ekoiztetxearen babespean, diru-bilketa deialdia egin, eta 400 pertsona baino gehiagoren ekarpenari esker jaio da Bi arnas. Maiatzean, Irungo Amaia Kultur Etxean ikusi zuen lehenengoz dokumentalak argia, eta ordutik, herriz herri erakutsi dute, Donostia Zinemaldiko Zinemira sailera iritsi den arte. Itsaso zabal eta bortitzean arraunean dabiltzan bi

By |2022-09-22T12:34:46+02:0022 iraila, 2022|

‘MY WAY OUT’: Errespetuaren habia

Zuzendaria: Izaskun Arandia Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Gai sozialak ardatz dituzten ikus-entzunezkoen bultzatzaile nekaezina dugu Izaskun Arandia. IZAR Films ekoiztetxea 2011n sortu zuenetik, giza-eskubide, feminismo eta justizia alorretan egindako ekarpenak erreferente bilakatu du ekoizle eta gidoilari tolosarra euskal zinemagintzan. Urte biziki garrantzitsua izan zuen 2020a, bat ez, zeresan handia eman duten hiru ekoizpenetan parte hartu baitzuen: Mi pequeño gran samurai (Arantza Ibarra),

By |2022-09-21T15:20:26+02:0021 iraila, 2022|

‘1976’: Emakumearen mozorroa

Zuzendaria: Manuela Martelli Urtea: 2022 Herrialdea: Chile Saila: HORIZONTES LATINOS   Latinoamerikako historiaren inguruko hausnarketak ohiko dira Zinemaldi honetan. Perlak sailean ikusi dugu Argentina, 1985 filma eta, hizpide dugun pelikula honetan ere, urte zehatz batetan ezarriko dira gertakariak herrialdeko egoeraren marko sozio-politikoa plazaratuz. Kasu honetan Chileren errealitatea ezagutuko dugu, baina, Santiago Mitreren pelikulan ez bezala, egoera politikoaren inguruko hausnarketak ez dira lehen ordenean egongo. Itzulinguru

By |2022-09-21T14:09:17+02:0021 iraila, 2022|
Go to Top