Kritika: ‘Slava’
Zuzendaria: Kristina Grozeva eta Petar Valchanov Urtea: 2016 Herrialdea: Bulgaria Tzanko Petrov, ez al duzu ulertzen zure Bulgaria desagertzen ari dela? Europa etorri da zure nortasuna ezabatzeko asmoz. Denborak ez du barkatzen, jarraitu zure ordulariari giltza ematen, denbora neurtzeko zure modua baliotsua delako oso. Bulgariaren erakusle; zaharra, ttattarra, traketsa, hitz-totela, Tzanko. Zure mundua ulertzeko modua beste garai batekoa da. Giltza ematen diozu zure ordulari zaharkitu horri, egunero, denbora