Zurriolako Butaka: Irailak 27

65. Donostiako Zinemaldiari dagokion bosgarren Zurriolako Butaka saioa! Gaurkoan, Koldo Zuazua Kowalski ekoizpen etxeko burua izan da lehen gonbidatua. Sail Ofizialean Morir (Fernando Franco) eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi) filmak aurkeztu ditu aurtengoan (12:22 minututik aurrera). Segidan, Bertha Gaztelumendiren txanda izan da, Volar dokumentala aurkeztu baitu jaialdian. Filmak genero indarkeria jasan duten zazpi emakumek elkarrekin egingo duten asteburua kontatuko du (33:48 minututik aurrera).

By |2019-05-16T11:00:58+02:0027 iraila, 2017|

Zinemaldiko kritika: ‘Morir’

Zuzendaria: Fernando Franco Urtea: 2017 Herrialdea: Euskal Herria - Espainia Saila: Sail Ofiziala Non ikasten da halakorik? Halakorik posiblea bada… ez baitaukat argi. Hiltzeari buruz ari naiz. Heriotza, prozesu luzea dela badakigu, jaiotzen garenetik helmuga argi bakarra hori delako, azken pantaila, game over, baina ez gaude entrenatuta, eta ez dugu hortaz entzun ere egin nahi. Heriotza kutsakorra balitz bezala bizi dugulako, alboan izanda, ondoeza sor diezaguke, oilo-ipurdia, goragalea.

By |2017-09-27T09:52:15+02:0027 iraila, 2017|

‘Handia’ filma urriaren 20an estreinatuko dute

Jon Garaño eta Aitor Arregi Migel Joakin Eleizegi ‘Altzoko Handia’-ren bizitzari buruzko filma osatzen ari dira. Lana posprodukzio fasean dago, berriki soinu banda grabatzen izan baitira Bratislavan Pascal Gaignerekin, eta aste honetan bi berri garrantzitsu jakinarazi dituzte: batetik, filmaren estreinaldi-data, urriaren 20a. Eta bestetik, izenburuak izandako aldaketa, aurrerantzean Handia izango baita (Aundiya beharrean).

By |2019-05-15T13:24:58+02:0014 uztaila, 2017|
Go to Top