Astelehenean abiatuko dute 6+2 Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

Donostiako Saldu ta Suntsitu kolektiboak hartu du aurtengoan Zinemaldi Alternatiboa antolatzeko ardura. Zortzigarren edizioa izango da, baina antolatzaileek 6+2 adiera erabili nahi izan dute, zortzi ediziotatik sei Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean egin zituztela azaltzeko. Uneotan eraikina suntsituta dago, eta hiriko hainbat gaztetxe, areto eta dendatan eskainiko dituzte emanaldiak. 64. Donostiako Zinemaldiko programatik haratago, herritarrei bestelako edukiak eskaintzeko asmoa du Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Ez hori bakarrik: