Oihaneder Euskararen Etxeak udako egitaraua iragarri du

Oihaneder Euskararen Etxeak 2020ko udarako prestatu duen egitarauaren berri eman du. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz lau hilabetetako etenaldia izan du Gasteizko zentroak eta martxari berrekiteko Udatea, egarria asetzeko kultur edatea izeneko urtaroko programazio berezia eskainiko du. Ikus-entzunezkoei dagokienez, musikari buruzko filmak eta Erroak dokumentalaren trailerra proiektatuko dituzte.

By |2020-06-24T09:29:10+02:0025 ekaina, 2020|

Kortxeak & Krispetak jaialdiko film bat hautatzeko deia egin du Oihaneder Etxeak

Uztailean zehar ospatuko dute Kortxeak & Krispetak zikloaren 6. Edizioa, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 5 ikus-entzunezko ikusteko aukera egongo da, eta horietako bat aukeratzeko laguntza deia luzatu diote publikoari. Parte-hartzaileek sarrera bikoitza irabazteko aukera izango dute.

By |2020-06-18T10:51:03+02:0018 ekaina, 2020|

‘Kortxeak & Krispetak’ musika eta zinema zikloa laugarrenez Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

Bi dokumental eta kontzertu bat eskainiko ditu aurten Kortxeak & Krispetak musika eta zinema zikloak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Falerina lorategian.  Ekainaren 27an The Sweel Season dokumentala proiektatuko dute 22:00etan:   https://www.youtube.com/watch?v=zJAbmb3yomM    Ekainaren 28an, berriz, Gimme Danger dokumentalaren txanda izango da, 22:00etan hau ere:   https://www.youtube.com/watch?v=ruqmemgLc2E   Ekainaren 29an zikloari amaiera emateko, Nogen musika taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute 21:00etan bertaratutakoek. Aurten Filmazpit egitasmoarekin elkarlanean

By |2018-06-25T10:52:20+02:0025 ekaina, 2018|

Badator Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa

Oihaneder Euskarren Etxeak antolatzen duen Kortxeak eta Krispetak zikloaren hirugarren edizioa uztailaren 26tik 29ra luzatuko da, Gasteizko Falerina lorategian. Aurtengoan, gainera, Filmazpit eta Zineleku izango ditu bidelagun, eta emanaldiak zein kontzertuak lau egunez jarraian egingo dituzte. Sarrera doakoa izango da.

By |2019-05-20T15:27:41+02:0017 uztaila, 2017|
Go to Top