Kortovirus Filmesta jaialdia antolatu dute
Konfinamenduko bigarren astea bukatzear dela, Kortovirus Filmesta jaialdia antolatu dute Ramon Zabalegi eta Laura Morin artistek. Koronabirusaren krisiak eragindako itxialdia eramangarriago egiteko asmoz, sorkuntzari tokia egin nahi izan diote, horregatik, etxean grabatutako film laburrak galdegin dituzte. Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 5a da, igandea.