Korterraza jaialdia: 4 egun, 58 film labur eta 6 kontzertu
Gasteizko Artium zentroan zen ospatzekoa Korterraza film laburren jaialdiaren 11. edizioa, baina koronabirusak eraginda, toki aldaketa adostu dute antolatzaileek eta Iparraldeko Parkean egingo dute, uztailaren 8tik 11ra bitartean, frontoi irekian. 58 film labur eta sei kontzertuk osatuko dute aurtengo egitaraua.