Has dadila 2021a Kresala Zineklubean!

Ia atsedenaldirik gabe, Kresala Zineklubeko arduradunek urteko lehen hileko programazioa iragarri dute. Gabonetako oporraldia eta San Sebastián eguna tarteko, urtarrilean bi emanaldi egingo dituzte: Carlo Mirabella-Davisen Swallow (2019) eta Wong Kar-Wairen 2046 (2004) dira aukeratutako lanak. Eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin elkarlanean hasiko direla iragarri dute.

By |2020-12-30T12:28:13+02:0030 abendua, 2020|
Go to Top