Donostia Zinemaldiaren zertzelada batzuk Bilbora helduko dira aste honetan

Gaur, irailak 28, hasi eta igandera bitarte, iragan asteko Donostia Zinemaldian aurkeztu zituzten zazpi film eskainiko dituzte Bilboko Azkuna Zentroan. Besteak beste, Asier Altunaren Amama, Ben Sharrocken Pikadero eta Hirokazu Koreedaren Umimachi diary izango dira ikusgai.