Maite ditut thriller korearrak

Blogaren azpitituluan diodan bezala, zazpigarrena hizkuntza desberdinetan ikusi, egin, sentitu, ulertu eta maitatzen den artea da. Hori argi utzi ostean, aitorpen txiki bat egin beharrean nago: film bat ikusterako orduan, inolako aurreiritzi edo trabarik gabe egiten dudan arren, ez dakit zer gertatzen zaidan ekialdeko zinemarekin. Bai, nire garunak muga-ikusiezin moduko bat sortzen du, eta ikaragarri kostatzen zait ekoizpen horietan murgiltzen ausartzea. Interpretazioaren arloa da gehienetan sinesgaitza egiten