Koprodukziorako aholkularitza saioak antolatu dituzte Europa Creativak eta Donostia Zinemaldiak

Nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu ditu Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean. Ekainaren 27 eta 28an izango dira saioak, eta gehienez ere sei proiektu aukeratuko dituztela aurreratu dute. Maiatzaren 25a izango da izena emateko azken eguna.