‘Non dago Mikel?’ filmaren emanaldia, Zabalza oroitzeko ekitaldien baitan

Larunbatean, hilaren 26an, 37 urte beteko dira Guardia Zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan Mikel Zabalza Bidasoa ibaian hilda agertu zenetik. Urteurrenaren bueltan, Mikel Zabalza Herri Ekimenak jarduerak antolatu ditu; besteak beste, gaur egingo duten Non dago Mikel? filmaren emanaldia.