Konfinamendu txapelketa: Zein da itxialdiei buruzko film onena?

Broma zela uste genuen, barre egiten genuen, eta gurekin bat ez zetorren kontua zela iruditu zitzaigun. Baina dagoeneko errealitatea da. Etxean zintzo-zintzo gelditzera behartu gaitu COVID-19 gaitzak, izan ere, agintariek ezarritako alarma eta osasun larrialdi egoerek gure mugikortasuna zorrotz mugatu dituzte. Zer egin (printzipioz, luzatzen ez bada) pare bat aste iraungo dituen itxialdian? Italiarren irudimena geure eginez, iluntzeetan txalo-kontzertuak ematen hasi dira asko, Youtubeko zenbait