Konfiantzaz

Film baten estreinaldian izan nintzen joan den astean. Ama-alaba baten harremana kontatzen du filmak, denbora luzez kontaktu gutxi eduki ondoren, elkarrekin egun batzuk igaro behar dituztenak.  Aktoreen lanak liluratu egin ninduen: horren naturala zirudien eta aldi berean horren gertukoa, horren identifikagarria. Filma amaitzean lan taldeari galderak egiteko aukera eduki genuen eta bertan argitu zuten bi protagonisten elkarrizketa guztiak inprobisatuak zirela. Zuzendariak eta gainontzeko aktoreek gidoia