‘IL SOL DELL’AVVENIRE’: Pasioz bizi duen zinemari eskainitako agur gutuna

Zuzendaria: Nanni Moretti Urtea: 2023 Herrialdea: Italia Nanni Morettik bere zinema areto propioa ireki zuen duela urte dezente Erroman. 1930eko hamarkadan eraikia, Cinema Teatro Nuovo zuen jatorrizko izena, baina denbora luzez abandonaturik egon ostean, zinemagile italiarrak berregituratu, eta pantaila handiaren zein ikustaldi kolektiboen aldeko zinemazale erromantikoei oparia egin zien. Morettik zirkuitu komertzialetan tokirik ez duten eta hausnartzera garamatzaten “film askeen” aterpe bilakatu du Cinema Nuovo