Dena prest dago martxoaren 9an egingo den Komunikaldia 2016rako

11. edizioa "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?” galderatik abiatuko da. Komunikaldia Mondragon Unibertsitateako HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen komunikazioaren eremuarekin lotura duen egun osoko jardunaldi monografikoa da. Proiektua martxan jarri zenetik besteak beste, honako gaiak jorratu dituzte: etorkizuneko komunikatzaileak, telebista Interneten, egile eskubideak, bideo jokoak eta Hezkuntza… "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, aurtengo edizioaren helburua ikus-entzunezko esparruan dauden aterabide profesionalen gainean