Kutsidazu 369. ‘Les Amandiers’

Zuzendaria: Valeria Bruni Tedeschi Urtea: 2023 Iraupena: 126 min. Herrialdea: Frantzia Generoa: Drama, komedia, maitasuna, 80ko hamarkada, antzerkia 1980ko hamarkaren amaiera.  Stella, Victor, Adèle eta Etienne protagonistek 20 urte dituzte. Patrice Chéreauk eta Pierre Romansek Nanterreko Théâtre des Amandiersen sortutako interpretazio eskola ospetsuan sartzeko azterketa egiteko prest daude laurak, pasioz eta maitasunez blaitutako bizitza berrira abiada bizian salto egiteko atarian. Elkarrekin biziko dute beren bizitzetan une

By |2024-03-27T13:43:44+02:0027 martxoa, 2024|

‘THE COLOR PURPLE’: Klasiko bat berrinterpretatzearena

Zuzendaria: Sam Blitz Bazawule Urtea: 2023 Herrialdea: AEB   XX. mendearen hasiera, sezesionismoak eragindako haustura eta zauri sakonetik ateratzen ari da AEBko hegoaldea. Giro nahasi horretan, emakume afroamerikar baten bizitza osoko borrokei buruzko coming-of-age film dramatiko-musikal estatubatuarra da THE COLOR PURPLE, Blitz Bazawulek zuzendua, izen bereko antzerki musikalean oinarritua eta, era berean, Alicia Walkerrek 1982an idatzitako izen bereko eleberrian errotua. Garaiko Spielberg zuzendaria eta Quincy

By |2024-02-14T14:16:35+02:0014 otsaila, 2024|

‘POOR THINGS’: Emma Stone basatiarena

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos Urtea: 2023 Herrialdea: Irlanda Yorgos Lanthimosen zinemaren ezaugarritzat har daiteke darabilen begirada ezberdina; gehienetan urrunekoa, batzuetan hutsala, bestetan maltzurra, dibertigarria, groteskoa eta baita suntsitzailea ere. Ohikoa izanagatik, lasai asko onar dezakegu zinegileak adierazpen osoko lurralde berri bat bereganatu duela Poor things apurtzailean. Transgresioen segida baten gisara aurkezturiko film honetan zuzendari greziarrak, arrain-begizko lenteek deformatutako irudiekin, zoom bortitzekin eta estudioan zein digitalki eraikitako

By |2024-01-31T12:09:02+02:0031 urtarrila, 2024|

‘THE HOLDOVERS’: Nostalgia samurrarena

Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Paul Hunham irakasle marmartia Barton eskola prestigioduneko campusean gelditu beharko Gabonetako oporraldian, nora joan ez duen ikasle talde baten zaintza lanak burutzeko. Hunhamek begi birakari bat dauka, hemorroideak ditu eta gaixotasun genetiko arraro batek egunean zehar hazten doan arrain usaina eragiten dio. Baina bere arazo nagusia bere ikasleekiko duen gorrotoa da; elite kumeak baitira denak, pribilejio guztien jabe.

By |2024-01-10T12:22:12+02:0010 urtarrila, 2024|

‘FALLEN LEAVES’: Maitasunak irauli dezake mundua

Zuzendaria: Aki Kaurismäki Urtea: 2023 Herrialdea: Finlandia Robert Bresson maisu frantziarraren arrastoari jarraituz, eta garbitasun formalaren aldeko apustua eginez, gutxiengo elementuez soilik baliatzen da Aki Kaurismäki bere istorioak kontatzeko -behar beharrezko hitzak, keinu zurrunak, begirada neurtuak-; baina gure bihotzak berotzeko beste erregai daukate bere filmek. Bada, urte bukaerarekin batera iritsi da zinemazaleok hainbeste espero genuen harribitxia, 76. Canneseko Zinemaldian epaimahaiaren sariarekin aitortu zutena. 81 minutu

By |2024-04-03T11:10:38+02:003 urtarrila, 2024|

Kutsidazu 350. ‘SIDEWAYS’

Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2004 Iraupena: 123 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Drama Rex Pickettek idatziriko izen bereko eleberritik moldatua, filmak berrogeiak beteak dituzten bi tipo kontrajarriren istorioa kontatzen du, Santa Barbarako mahastien herrira astebez egingo duten bidaian. Miles dibortziatu deprimituak, idazlegai eta ardozale amorratuak, ezkontzeko zorian dagoen Jack lagun zaharrari mahasti ezagun batzuk bisitatzeko bidaia bat egitea proposatzen dio. Bikote bitxia osatzen dute: Jack

By |2023-11-17T13:19:53+02:0017 azaroa, 2023|

Kutsidazu 349. ‘GOOD BYE, LENIN!’

Zuzendaria: Wolfgang Becker Urtea: 2003 Iraupena: 118 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama | Komedia Berlin, 1989ko urria. Harresia erori baino egun batzuk lehenago, Alexen ama, bere ideia komunistez harro dagoen emakumea, koman sartu da. Zortzi hilabete geroago esnatzen denean, bere semeak ahal duena eta ezina egingo du Alemania bateratu eta kapitalista batean bizi dela jakin ez dezan. Familiaren apartamentua iraganean ainguratutako uharte bihurtzea izango du helburu,

By |2023-11-17T09:49:24+02:0010 azaroa, 2023|

‘QUAND TU SERAS GRAND’: Lagun txiki zaharrak

Zuzendaria: Andréa Bescond, Eric Métayer Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Brieuc eskualdeko eskolako kafetegia birmoldatzen ari dira. Bere nahien kontra, Aude maistrak ikastetxe ondoko zaharren egoitzara eraman beharko ditu ikasleak bazkaltzeko etenaldiak egitera. Bertako zaintzaile nagusia den Yannick ere ez da pozik agertuko haurren iritsierarekin, egoiliarren bizi kalitate eta lasaitasunaren aurkakoa erabakia denaren iritzidun. Belaunaldien arteko talkak saihestezina dirudi, beraz. Edo agian ez… Kontuak kontu, lehen

By |2023-08-23T11:48:53+02:0023 abuztua, 2023|

‘BARBIE’: Arrosa koloreko errealitate paraleloa deseraikiz

Zuzendaria: Greta Gerwig Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Kolore arrosak hartu gaituen honetan, zinema estreinaldi arrunt batetik at gaudela badakigu. Uda bete-betean gara, eta urtero gertatu bezala, badira bizpahiru film bere nagusitasuna aldarrikatu nahian. Indiana Jones arkeologoaren erretiroa, kasu honetan, goizegi iritsi da, eta Mission: Impossible – Dead Reckoning Part One (Christopher McQuarrie, 2023) ez da behar beste nabarmendu. Mattel enpresak gizarteratutako panpina iraultzaileak bere presentzia

By |2023-07-26T14:34:38+02:0026 uztaila, 2023|

Kutsidazu 334. ‘ONE, TWO, THREE’

Zuzendaria: Billy Wilder Urtea: 1961 Iraupena: 108 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Satira Gerra Hotzaren garaia. C.R. MacNamara, freskagarrien multinazional baten ordezkaria Mendebaldeko Berlinen, aspalditik ari da bere marka SESBen sartu nahian. Horretan dela, bere nahien kontra, nagusiak bere alaba Scarlett zaintzeko agintzen dio, Berlinera iristear dagoena. Hemezortzi urteko neska bihurri eta zoro bat da hau, MacNamararen zaintza saihestuz, Otto Pifflekin maitemintzen dena, Ekialdeko Alemanian

By |2023-07-21T10:36:08+02:0021 uztaila, 2023|
Go to Top