‘LOS REYES DEL MUNDO’: Kalekume kolonbiarren esperantza itoa

Zuzendaria: Laura Mora Urtea: 2022 Herrialdea: Kolonbia - Luxemburgo - Frantzia - Mexiko - Norvegia Saila: SAIL OFIZIALA Matar a Jesus (2017) filmarekin Donostia Zinemaldiko New Directors sailean arrakasta ezagutu ostean, Laura Mora kolonbiarra 70. edizioko Urrezko Maskorra irabazteko hautagai sendoa bilakatu da. Los reyes del mundo aurkeztu du, esperantza izan bai, baina infernura kondenaturik dauden bost kale-mutilen istorioa. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano