‘Koldobika Jauregi – Dantza’ erakusketa inauguratu dute Zarautzen

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza (2018) filmean oinarritutako erakusketa inauguratu dute Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean. Martxoaren 29a bitartean, pelikularako sortutako 30 jantzi, Koldobika Jauregi egilearen 70 zirriborro, atrezzoko zenbait elementu eta hainbat osagarri zein bitxi  ikusteko aukera egongo da.

By |2020-02-07T14:17:12+02:007 otsaila, 2020|

‘Dantza’ filmaren emanaldi berezia, abenduaren 26an Eibarren

Joan zen ostiraletik, abenduak 21, Estatu espainiarreko 24 zinema aretotan duzue ikusgai Telmo Esnal zarauztarraren lan berria, Dantza, baina horrez gain, datorren asteazkenean, hilak 26, emanaldi berezia egingo dute Eibarko Coliseo Antzokian. Zuzendaria, koreografoa, ekoizlea eta filmean parte hartu duten Eibarko hainbat dantzari izango dira bertan. Sarrerak salgai dira!

By |2019-05-14T16:17:47+02:0024 abendua, 2018|

Durangoko Azokak hartuko du ‘Dantza’ filmaren aurrestreinaldia

Abian da DA, 2018ak eman dituen euskal argitalpen eta sorkuntza askotarikoak biltzen dituen merkatua. Kulturzale euskaldunon topaleku izan ohi da urtero Gerediaga erakustaretoa azokak irauten dituen egunetan, eta jende pilaketaren aitzakiaz baliatuko da Telmo Esnal Dantza filmaren aurkezpena egiteko. Gaur, abenduaren 5ean, egingo dute aurrestreinaldia, 20:30ean, Zugaza Zineman.

By |2018-12-05T16:32:40+02:005 abendua, 2018|

Telmo Esnal: “Filma ikusita, bistan da GLOCAL egitasmoak izan duen balioa”

66.Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpoko parte hartzearekin, Dantza filma aurkeztu berri dute gaur goizean Telmo Esnal zuzendariak eta gainontzeko taldekideek. Filmak atzo izan zuen publiko aurreko lehen emanaldia, iluntze aldera, Antzoki Zaharreko epelean, baina gaurko egunez egin dute prentsaurreko agerraldia. Filma, beraz, gaur aurkeztu dute.

By |2018-09-24T19:37:12+02:0024 iraila, 2018|
Go to Top