Koldo Larrañaga euskaltzale eta zinema ikertzailea zendu da

Koldo Larrañaga, (Azkoitia, 1923) apaiza, euskaltzalea eta euskal zinemagintzaren ikertzailea hil da, 94 urte zituela. Caiceco-Yuso (Araba) herrian 60 urtez jardun zuen apaiz, eta eskualdean euskara sustatzeko lan handia egin zuen. Euskal zinemaren artxibategi aberatsa osatu zuen etxean, eta Ikuska sailerako labur bat zuzendu zuen: Arabako herrien heriotza.