Euskal proiektuak saritu dituzte Requena y… ¡Acción! jaialdian

Iragan asteburuan, ekainaren 25etik 27ra, luzatu da Requenako (Valentzia) film laburren VII. jaialdia, eta atzo iragarri zuten palmaresean hiru euskal proposamen ageri dira: Maria Elorza eta Koldo Almandozen Quebrantos (2020), Sail Ofizialeko sari nagusia eskuratuta; Marina Palacioren Ya no duermo (2020), zuzendari onenaren sariarekin; eta Lander Ibarretxeren Regina (2019), filmean argazki zuzendari lanak egin dituen Jorge Basterretxeak jaso baitu kategoria horretako garaikurra.

By |2021-06-29T09:10:25+02:0028 ekaina, 2021|

Tabakalerako ‘Kontatutako zinea’ saioan, Almandoz eta Fernández

Ikus-entzunezkoen sortze prozesua ikus-entzuleekin partekatzeko aukera eskaintzen du Donostiako Tabakalerako Kontatutako zinea programak, eta larunbatean, ekainak 5, Koldo Almandoz zinemagileak eta Marian Fernández ekoizleak hartuko dute parte bertan, Hondar ahoak telesail arrakastatsuaren nondik norakoen berri emateko.

By |2021-06-03T08:49:05+02:003 ekaina, 2021|

‘Quebrantos’ laburrak sariak pilatzen jarraitzen du

Maria Elorzak eta Koldo Almandozek aurkeztutako Quebrantos film laburra 2021eko Kimuak katalogorako hautatu zuten iazko udan, eta Mexikoko Black Canvas jaialdian izan zuen nazioarteko estreinaldia. Bada, ordutik, hogei zinema jaialditan hartu du parte eta zazpi sari eskuratu ditu, azken, Bartzelonako La Mida no Importa jaialdian.

By |2021-01-26T14:14:35+02:0026 urtarrila, 2021|

Txintxua Filmsek ‘Hondar ahoak’ telesaila aurkeztuko du

Koldo Almandoz zinemagilearen zuzendaritzapean, Hondar ahoak lau kapituluko telesaila ekoitzi du Txintxua Films ekoiztetxeak, eta bihar, azaroak 4, estreinatuko dute ETB1en. Suspensea eta thriller generoaren zein zinema beltzaren elementuak izango ditu, eta itsasontzi bateko patroiaren desagerpena argitu beharko duen Nerea inspektorearen (Nagore Aranburu) ikerketa izango du oinarrian.

By |2021-10-22T15:33:57+02:003 azaroa, 2020|

Zazpi film laburrek osatuko dute Kimuak 2020 programa

Animazioa, dokumentala eta forma ezberdinetako fikzioak eskainiko ditu Kimuak 2020 katalogoak. 72 lan aurkeztu ziren deialdira, eta horien artean zazpi aukeratu ditu epaimahaiak Euskadiko Filmategiaren Kimuak programaren bidez nazioarteko jaialdi eta ikus-entzunezko ekimenetan zabaltzeko. Egile konsagratuen zein berriagoen ekoizpenak daude, eta hizkuntzari dagokionez, bi dira euskarazkoak, beste bi gaztelaniaz errodatutakoak, ingelesa eta gaztelania uztartzen duen bat dago, eta ingeles hutsean filmatutakoa da bestea.

By |2020-07-14T09:57:17+02:0014 uztaila, 2020|

‘Quebrantos’ film laburra sortu dute Almandozek eta Elorzak

Euskadi Irratian Maite Artola kazetariak Ziortza Linaresi egindako elkarrizketa abiapuntu hartuta, Koldo Almandoz eta Maria Elorza zinegileek Quebrantos film laburra sortu dute. Indarkeria matxista jasan duen emakumearen testigantza gogorra “zeharkako irudiz” jantzi dute Txintxua Films taldearen ekoizpena den lan hoentan.

By |2020-05-18T09:52:26+02:0018 maiatza, 2020|
Go to Top