Plataformak eta hizkuntza gutxituak aztergai, Crossover jaialdian

Plataformek zinemaren eta telesailen kontsumoa nola aldatu duten, eta aldaketa horrek hizkuntza gutxituei nola eragin dien aztertuko dute apirilaren 27an, Koldo Mitxelena Kulturunean. Jalgi hadi plazara: plataformak eta hizkuntza gutxituak mahai-inguruan Koldo Almandoz sortzaileak, Marian Fernandez ekoizleak eta Urtzi Urkizu kazetariak parte hartuko dute.

By |2022-04-25T12:17:34+02:0025 apirila, 2022|

Euskal ekoizpenak saritu dituzte ALCINE50 zinema jaialdian

ALCINE – Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian euskal ekoizpenek sari-sorta irabazi dute. David Perez Sañudo zinemagileak zuzendutako La colcha y la madre (2021) film laburrak gidoi onenaren saria eskuratu du, eta Koldo Almandoz eta María Elorzaren Quebrantos (2020) lanari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Europako Film Laburren Lehiaketako bigarren saria Mikel Gurrearen Heltzear (2021) filmarentzat zian da.

By |2021-11-16T15:32:08+02:0016 azaroa, 2021|

‘Quebrantos’ laburrak nazioarteko jaialdi biran jarraitzen du

2020ko Kimuak katalogoan hautatu zuten Koldo Almandoz eta Maria Elorzak osatutako Quebrantos laburra, eta ordutik, nazioarteko 40tik gora jaialditan hartu du parte eta Euskal Herriko dozena bat festibaletan. Abuztuan ere ez du etenik egingo, eta Txilen, Kolonbian, Brasilen, Katalunian eta Asturiasen izango da ikusgai.

By |2021-07-29T12:42:42+02:0029 uztaila, 2021|

Euskal proiektuak saritu dituzte Requena y… ¡Acción! jaialdian

Iragan asteburuan, ekainaren 25etik 27ra, luzatu da Requenako (Valentzia) film laburren VII. jaialdia, eta atzo iragarri zuten palmaresean hiru euskal proposamen ageri dira: Maria Elorza eta Koldo Almandozen Quebrantos (2020), Sail Ofizialeko sari nagusia eskuratuta; Marina Palacioren Ya no duermo (2020), zuzendari onenaren sariarekin; eta Lander Ibarretxeren Regina (2019), filmean argazki zuzendari lanak egin dituen Jorge Basterretxeak jaso baitu kategoria horretako garaikurra.

By |2021-06-29T09:10:25+02:0028 ekaina, 2021|

Tabakalerako ‘Kontatutako zinea’ saioan, Almandoz eta Fernández

Ikus-entzunezkoen sortze prozesua ikus-entzuleekin partekatzeko aukera eskaintzen du Donostiako Tabakalerako Kontatutako zinea programak, eta larunbatean, ekainak 5, Koldo Almandoz zinemagileak eta Marian Fernández ekoizleak hartuko dute parte bertan, Hondar ahoak telesail arrakastatsuaren nondik norakoen berri emateko.

By |2021-06-03T08:49:05+02:003 ekaina, 2021|
Go to Top