Euskal zinemaren hotsak
Ignacio Arakistain, 2021eko apirila Dick Clark telebista gizon estatubatuarrak zioen musika dela guztion bizitzen soinu banda. Lehen amodio istorio hura gogorarazten diguten kantak, haurrei lokartzean abesten genizkien melodia baketsuak ala gazteek maite dituzten talde apurtzaileen doinu arrotzak. Guztiok daramatzagu zintzilik deskribatzen gaituzten notak, ez baitaude mapan urrun gure izatea eta entzutea, batak bestea etengabe elikatzen duelarik. Herri baten nortasuna ere definitu dezakegu lau haizetara gure