‘Azaletik Azalera’, crowfundingaren bidez sortutako proiektua

Norbaiti eskua ematea sentsazioz betetako ekintza bat dela uste dutelako, eskuen artean eta elkar ukitzean sortzen diren sentsazioetan oinarritutako irudi eta soinu bilduma sortu nahi dute Mel Arranz zuzendariak, Koko Ávila artistak eta Kalakalab ikus-entzunezko laborategiak. Crowdfunding kanpaina baten bidez lortu dute finantzazioa.