Badator Hazparneko 6. Zinegin jaialdia!

Azaroaren 16tik 19ra, azken urteotako euskal ekoizpen interesgarrienak bilduko dituen Hazparneko Zinegin jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute. Arrazoi komertzialengatik, ezingo dituzte urteko film ezagunenak ekarri, baina dokumentalen, animaziozko lanen eta fikzioen eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da beste behin ere.

By |2017-11-24T12:06:42+02:008 azaroa, 2017|

Gaur abiatuko dute 3. Zinegin Festibala

Orain bi urte estreinatu zuten Zinegin Festibala Hazparnen. Gurean ekoitzitako film laburrak, luzeak, fikzioak, dokumentalak… ikusteko aukera eskaintzen duen jaialdiaren hirugarren edizioa, baina, gaurtik igandera bitarte egingo dute. Lau egunez ikus-entzunezkoek hartuko dute Hazparne Eihartzea eta Ttattola gaztetxeen eskutik. Film luzeei dagokienez, bost lan ikusteko aukera izango da, eta ez edonolakoak, gainera: Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkarteak zuzendutako Sua, Francis Nielsen-en Blackie & Kanuto animaziozko lana,

By |2014-12-01T11:39:34+02:0027 azaroa, 2014|

Abian da laugarren Kliklap bideo lehiaketa

Aldudarrak elkartearen ekimenez, 2011n sortu zen Kliklap bideo laburren lehiaketa. Iaz, aldiz, udazkenean Hazparnen egin ohi den Zinegin jaialdiak hartu zuen ekimenaren kudeaketa-lana, eta horregatik, azaro amaierarako aurreikusi duten festibalean eskainiko dituzte lehiaketako lanak bigarrenez. Filmak bidaltzeko epea urriaren 31n itxiko dute.

By |2019-05-15T13:18:14+02:0016 uztaila, 2014|
Go to Top