‘Bacurau’: bi mundu eta generoek bat egiten dutenean

Zuzendariak: Kleber Mendonça Filho eta Juliano Dornelles Herrialdea: Brasil Urtea: 2019 Aurten Tabakalerak Kleber Mendonça Filhori eskainitako atzera begirakoari esker, zinemagile, ekoizle eta zinema kritikari brasildarraren filmografia  paregabea ezagutzeko aukera izan dugu. Ezin ulertu nola ez diren bere film asko lehenago Europan estreinatu! O SOM AO REDOR (2012), AQUARIUS (2016) edo bere film laburren bitartez, Brasilgo ipar-ekialdeko bizitzaren kronika soziala eskainiko digu, jasaten dituzten desberdintasun