Filmak jatorrizko hizkuntzan, Donostiako Principe zinemetan

Filmak jatorrizko bertsioan ikustea atsegin baduzu, eta Donostia inguruan bizi bazara, emaiozu begiratu bat Donostiako Principe aretoko eskaintzari. Izan ere, iragan otsailetik zinemetan ikusgai diren hainbat film jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte ostegunetan 5,90 euroren truke. Ez hori bakarrik: nazioartean saritutako zenbait lan ere jatorrizko hizkuntzan ikus daitezke aste osoan zehar, beti ere, eguneko azken pasean, eta hilean bi asteartetan Principeko Klasikoak zikloa egiten dute.

By |2016-04-05T15:11:57+02:0021 martxoa, 2016|

‘Johnny Guitar’ klasikoa, gaur Donostian

Donostiako Principe zinemetako Klasikoak Principen ekimenaren baitan, Nicholas Rayren Johnny Guitar westerna izango da ikusgai gaur, uztailak 21, 20:00etan. Filma jatorrizko bertsioan eskainiko dute, eta 6 euroren truke, sarrera eta palomitak jasoko dituzu. Hilaren 7an abiatu zuten Klasikoak Principen saioen udako denboraldia. Orduko hartan Luis Buñuelen Belle de Jour eskaini zuten, 1967ko film laudatua. Gaur, uztailak 21, aldiz, Johnny Guitar westernaren txanda izango da. Oso aurrekontu txikiarekin

By |2019-05-20T15:33:25+02:0021 uztaila, 2015|

Dozena erdi emanaldi programatu ditu SADE Zinemak azaro eta abendurako

http://youtu.be/OqVgCfZX-yE Udako etenaldiaren ostean, SADE enpresak antolatzen duen Truebako Ostegunak ekimenak hainbat aldaketa izango ditu. Gainera, Klasikoak Principen zikloa abiatuko dute azaroan: hilean astearte batean ala bitan, film klasiko bat emango dute jatorrizko bertsioan Donostiako Principe zinemetan.

By |2014-11-08T20:56:06+02:006 azaroa, 2014|
Go to Top