Hautatu dituzte 2016ko Ikusmira Berriak ekimeneko proiektuak

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Donostia 2016 Fundazioak eta Euskadiko Filmategiak antolatutako deialdira 37 proposamen heldu dira aurtengoan, eta horietatik, lau hautatu dituzte hilabeteko egonaldia egin eta Rec grabaketa estudioaren saria eskuratzeko. Bolvia, Austria eta Euskal Herriko proiektuak dira.