Omenaldiz betetako apirila dakar Kresala Zineklubak

Duela gutxi hil diren zuzendari eta aktoreak omenduko ditu Kresala Zineklubak apirilean. Martxoan hasitako ekimenari jarraipena emanez, astelehenero, film bati buruzko solasaldia eskainiko dute zuzenean Instagram bidez, eta komentatuko dituzten film guztiak Filmin plataforman daudela gogorarazi dute. Saio bakoitzean, gainera, gonbidatu bereziek parte hartuko dute, hala nola, Paula Arantzazuk, Julia Gaitanok edota Amaia Garciak.

By |2020-04-01T10:53:44+02:001 apirila, 2020|

Zinemagintza alorreko bi ikurren agurra

Aste iluna izaten ari da zinemagintza alorrean. Astearte arratsaldean (otsailak 4) Jose Luis Cuerda espainiar zinegilea hil zela izan zen albiste, eta gaur, berriz, Hollywood klasikoko aktore handienetako batek esan digu agur: Kirk Douglasek. Belaunaldi eta herrialde ezberdinetako ikur izan dira Cuerda eta Douglas.

By |2020-02-06T12:32:23+02:006 otsaila, 2020|
Go to Top