Euskal emakume zinemagileei eskainitako zikloa, Mexikon

Kinoki Kultura Foro Independenteak euskal emakume zinemagileei eskainitako zikloa abiatuko du gaur. Abenduaren 30era bitartean, 17 film labur pantailaratuko dituzte San Cristobal de las Casas (Mexiko) hiriko Cinema Kinoki zineman.