Estreinaldiak: Otsailak 26

Urrezko Globoetan ingelesaz besteko film onenaren sarirako proposatu zuten, Canneseko Zinemaldian Epaimahaiaren Saria jaso zuen, eta Independent Spirit Awards sarietan atzerriko film onenaren kategorian proposatu zuten iaz, besteak beste, Ruben Ostlund suediarrak idatzi eta gidatu duen Turist lana. Komedia eta drama uztartzen dituen filma Alpeetan kokatzen da; oporraldia igaro asmoz, eskiatzera joan den familia da filmeko protagonista. Pistetako jatetxean daudela, elur-jausia gertatuko da haiengandik gertu.

By |2019-05-17T13:11:28+02:0026 otsaila, 2015|
Go to Top