‘Kimuak’ programa omenduko dute Eskozian

Zenbaki borobila da hogei, ospatu beharrekoa, are gehiago proiektu baten jardunaren iraupena neurtzen duenean. Kimuak: 20 years of Basque Short atzera begirakoa egingo dute Edinburgon eta Glasgowen, maiatzaren 24a eta hilaren 31a bitarte. Proiekzioez gainera, beste hainbat ekintza jasoko ditu egitarauak: hitzaldiak, mahai-inguruak eta masterclass-ak.